Comments

Log in with itch.io to leave a comment.

Viewing most recent comments 1 to 2 of 19 · Next page · Last page

So I'm playing on Steam, but for verification issues (I lost the email's password), I can't ask this on their forums: How do I completely reset my data in this game? I screwed up on the first ring puzzle and now the phone just tells me to go away.

(1 edit)

Uste dut joko gutxik parekatu daitezkeela a pet shop after dark-ekin. Dudarik gabe, inoiz jokatu dudan joko bitxienen, politenen eta nahasienen artean dago. Zure buruan geratzen diren esperientzia horietakoak da, pentsarazten zaituztenak kredituak ikusi eta askoz geroago ere.

Hasieran point & click moduko joko nahiko normal baten gisa aurkezten bada ere, ia-ia idle game bat balitz bezala abentura grafikoa baino, laster konturatzen zara normaletik ezer gutxi daukala. Ez diot inori sorpresarik izorratu nahi, joko hau gehiago disfrutatzen dela uste baitut hari buruz gero eta gutxiago jakinda, baina ez da inondik inora dirudiena. Espektatiben subertsio horrek, espektatiba horiek hain ilunak direnean ere, joko hau hain berezia eta interesgarria egiten duena da.

Gurpila asmatu ez arren, ezta berrasmatu ere hain bitxia izanda eta guzti, egiten duena oso ongi egiten du. Zure sentimenduak erasotzea lortzen du (eta bikain lortu ere!); ez izuaren bidez, etiketak diona diola ere, baizik eta zalantzaren eta deserosotasunaren bidez. Inoiz ez dakizu zerekin joko zaituen gero. Eskaintzen zaituena eta zugandik espero duena hain da xelebrea, non bideojokoei buruz dakizun ia guztia ahaztera bultzatzen zaituen. Hari jaurtitzen diozun guztiarentzat erantzun bat daukala ematen du eta, hala ere, bere sekretuak bekaizki gordetzen ditu (autorearen arabera, badira oraindik inork aurkitu ez dituen sekretuak...). Behin amaituta eta ikusi beharreko guztia ikusita ere, badago oraindik zer hausnartzeko, narratiba ez baitizu ondo murtxikatuta ematen eta zuk atera behar dituzu zenbait ondorio.

npckc-k hemen daukana sormenaldi ikaragarri bat da (eta baditu sorpresa BIZIKI anker batzuk). Mimo handiz egindako obra da, buru handiz eta, gainera, izugarrizko arrandia ere bada, bereziki nobela bisual "estandarragoengatik" ezaguna zen sortzaile batengandik baitator. Eta, hala eta guztiz ere, bere beste nobela bisualak sortzeko erabili zuen motor berbera erabili du joko hau sortzeko ere! Beraz, arazo handirik gabe esan genezake ere trebeziakeria dela honelako joko bat sortu ahal izana horretarako batere prest ez zegoen motor batekin.

Azkenik, aipatu beharra dago npckc-k egindako esfortzu galanta joko hau ahalik eta eskuragarriagoen egiteko; bereziki, hizkuntzei dagokionez. Honelako esperientzia bat gure eskura izan ahal izatea EUSKARAZ, eta gainera ofizialki, inolako kanpo-adabakirik edo zaleen itzulpenik gabe, izugarrizko luxua da. Gainera, bai hura zein gaztelerazko bertsioak ondo landuak daude eta jokoari karisma gehitzen diote. Joko gutxi daude euskaraz eskuragarri, baina mota honetako ekimenek esperantza ematen digute.

Azkeneko aholku bat: ahal baduzue, joka ezazue Steam-eko demoa jokoa bera hasi baino lehen, jada erosi baduzue ere. Eskertuko didazue.

Viewing most recent comments 1 to 2 of 19 · Next page · Last page